Clilstore Facebook WA Linkedin Email
Login

This is a Clilstore unit. You can link all words to dictionaries.

Lursail alferrak

Hego Uisten, Cothrom auzo-taldeak “Bizi-trebetasunak” kurtsoa gidatzen du. Jendeak teknika erabilgarriak ikasi eta irakasten ditu kurtsoan, batzuk belaunalditan zehar iragandakoak, baina egungo teknologia-garaian galtzeko zorian egon daitezkeenak.

Gaurko saioan, Angus Macdonald bere jakintza erakusten ari da, patatak landatzeko diren lursail alferrak nola egiten diren azalduz. Tradizionalki uhartearen ekialdeko lur eskasetan egiten ziren, baina gaurko erakusketa lur hobetan da, Howmore-eko mendebaldean.

Lehenik eta behin, lursail alferraren tamaina eta itxura markatzen dira. Soka zati bat gida, Angusek marra bat ebakitzen du soropilean zehar pala batez.

Hurrengo urratsa lur zatiei bira ematea da, lursailaren erdirantz. Hau “cas-chrom” batez egin zitekeen –hankako goldea– baina Angusek pala baino ez darabil gaur.

Bitartean, John Alecek lerro paralelo batean dihardu lanean, lursailaren beste aldean. Zorua erraz aitzurtzen da, eta gizon biek ez dute asko behar alde biak bukatzeko.

Ondorengo eginbeharra lursailaren erdialdea betetzea da. Orduan lursail alferra osatuta dago, nahiz eta lekuz kanpo egotearen itxura eman, uharteko sartaldeko alde emankorreko machairrean.

Cothrom trebaketa gunea bera uhartearen sortalderantz urrunago dago. Lurzorua gogorragoa eta harritsuagoa da, baina gunetik hurbil hainbat lursail alfer egiteko konpondu dira, eta patata batzuk landatu dituzte dagoeneko, urtean lehenago.

“Bizi-trebetasunak” taldearen beste proiektu bat zentroko zelaietan zenbait zuhaixka landatzea da. Txoriak eta intsektuak erakartzeko da hori, eta bertako bizi-aniztasuna babesteko horren bidez. Lurzorua hain gogorra izanda ez da lan oso erraza.

Urtean aurrera patatak hazi egin dira. Jasotzeko prest daude orain. Baliteke uzta ikusgarria ez izatea, baina landatutako lurra ikusita, eta gogoan izanda inolako ongarririk ez dela erabili, ez dago batere txarto. Bat edo bi handi daude haien artean, eta Cothromeko gainerako lankide eta ikasleekin banatzeko beste ere bai, eta janari gozoa egiteko.

 

Clilstore About Island VoicesIsland Voices OutdoorsEnglish VersionGaelic Version

Short url:   https://clilstore.eu/cs/4479