Clilstore Facebook WA Linkedin Email
Login

This is a Clilstore unit. You can link all words to dictionaries.

ENTXUFEA OSATZEN: Argibideak

ENTXUFEA OSATZEN: Argibideak

Hau 13 ampereko britaniar entxufe arrunta da.

Erakutsiko dizuet berau nola muntatu

Aska ezazu erdiko torlojua tapa kentzeko.

Erreparaiozu atzealdean, kablea eusten duen uhalari.

Uhala askatzeko, aska itzazu berau eusten duten bi torlojuak.

Britaniar entxufe guztiek beharrezkoa dute fusiblea .

Gehienek badute 13 ampeko fusiblea, baina ziurta ezazu potentzia egokia dela.

Aukeratu 3 ampereko fusiblea 700 watioko bitarteko tresnentzat. Esaterako, lanparak eta hi-fi sistemak.

13 ampeko fusiblea egokia da ura irakiteko tresna elektrikoentzat (kettle), plantxak eta haizegailuentzat.

Neurtu kablea hartunearen arabera.

Entxufe honek hainbat luzerako kablea behar du.

Lurreko hartunea luzeena da.

Moztu ezazu kanpoaldeko plastikoa aiztoa edo guraizeak erabiliz, kablea zuritzeko kableen isolamendua kaltetu gabe.

Erabili kablea zuritzeko guraizeak isolamendu elektrikoa kentzeko, argindarraren eroapena kaltetu gabe.

Bihurritu kableak eta segidan toles itzazu.

Honek bermatzen du hartuneetan konexio egokia izatea.

Aska itzazu hiru hartuneetako torlojuak.

Konekta itzazu eraleak dagokien hartuneetan eta estutu torlojuak.

Kable marroia fusiblea duen hartunean.

Urdina N marka duen hartunean eta lurreko kable berde eta horia goialdean.

Jarri uhala eta lotu ezazu kablea ziurtatzeko.

Jarriozu tapa eta sartu erdiko torlojua.

Clilstore Go to exercises

Short url:   https://clilstore.eu/cs/298