This is a Clilstore unit. You can .
Elkarrizketa:
(telefonoak jotzen du)
Mirian: Bai?
Ane: Kaixo Mirian, Ane naiz.
Mirian: Kaio Ane, Zer moduz?
Ane: ondo eta zu?
Mirian: Ni ere, hainbestean
Ane: bihar ezkontza bat daukat
Mirian: A bai?
Ane: bai, makillatuko al zenidake?
Mirian: noski, nola ez ba!
Ane: Mila esker!ze ordutan pasako naiz?
Mirian: ze ordutan da ezkontza?
Ane: 12tan
Mirian: Ba orduan 10’30ak aldera pasatzen bazara nahiko
Ane: ondo da, bihar arte orduan
Mirian: bihar arte bai!
(hurrengo egunean)
(tok- tok atea)
Mirian: nor da?
Ane: Ane naiz!!
Mirian: Kaixo Ane, puntual etorri zara e?
Ane: bai, eske, urduri xamar nengoen eta ezin nuen lorik egin
Mirian: Urduri? Zergatik neska!!gonbidatu bezala zoaz eta!!
Ane: bai, baina nire lehengusua ezkontzen da!
Mirian: orduan, .....nola egongo ote zara zu ezkontzen zaren egunean!
Ane: ni, ni ez naiz sekula ezkonduko! Ezta erotuta ere!!
Mirian:beno...denbora gehiegirik galdu gabe.....ezkontzara eramango duzun soinekoa ekarri al duzu?
Ane: Ez, etxean ahaztu zait
Mirian: eta, zein koloretakoa da?
Ane: marroia da.
Mirian: Orduan kolore berdeak alde batera utziko ditugu, marroiarekin gaizki geratzen dira eta.
Ane: Bai, eta urdinak ere baztertu! !je,je!
Mirian: Mmm.... nik uste dut hoberena begiak marroiez makillatzea izango dugula.
Ane: Eta arrosa pixka bat ematen badiogu??
Mirian:Ondo da
Ane: Ze ondo!!! Hori gogoa dudana ezkontzarako!!!!
Mirian: Nik uste dut zuria ere erabil dezakegula argi puntuak emateko
Ane: Bai eta beltza begiak pixka bat markatzeko!
Mirian: Oso ondo, dena prest orduan!!!
Short url: https://clilstore.eu/cs/1203