Clilstore Facebook WA Linkedin Email
Login

This is a Clilstore unit. You can link all words to dictionaries.

Txateatzen

M: Kaixo! Norbait dago hor?

B: Bai kaixo! Bakartxo naiz, eta zu?

M: Ni Maialen naiz, Donostiakoa naiz, eta zu?

B: Ni ere Donostiakoa naiz!

P sartzen da elkarrizketan:

P: Kaixo, zer moduz hortik?

M: Nola duzu izena?

P: Patrizia

B: Ez al dago mutilik hor?

Z: Bai, ni neu! Zipri naiz

M: Zenbat urte dituzu, Zipri?

Z: Hogei (20) urte ditut, eta zuek?

B: Hemeretzi (19)

M: Hemezortzi (18)

P: Hemeretzi (19)

Z: Non bizi zarete neskak?

B: Ni Antiguon ere bizi naiz

M: Ni Aieten

P: Ni Berion

Z: Benetan! Ni ere bai!

B deskonektatzen da

Z: Emango al didazue zuen telefonoa, mesedez?

M desagertzen da

P: Bai! 632632326

Z: 652525225

P: Beno, alde egin behar dut

Z: Bale, deituko dizut

P: Ondo. Agur. Muxu handi bat

Z: Agur eta beste muxu handi bat

Handik aste batera Ziprik Patriziari deitzen dio. (Telefonoa) (Kalean)

P: Bai, nor da?

Z: Kaixo Patrizia Zipri naiz. Nitaz gogoratzen al zara?

P: Bai, nola ez! Ezin zaitut ahaztu

Z: Ba, ni ere ezin zaitut ahaztu

P: Zergatik ez gara gelditzen?

Z: Bai, gainera gaur nire urte betetzea da

P: Bai? Zorionak

Z: Berioko parkean geldituko gara?

P: Bai, zer ordutan?

Z: Hemendik ordu batera

P: Ados

Berioko parkean elkartzen dira globoekin

P: Zipri?

Z: Patrizia?

P: Zorionak (bi musu)

Z: Eskerrik asko. Patrizia bihotzez maite zaitut (Globoa)

P: Nik ere bihotz-bihotzez maite zaitut (Globoa)

P: Zuri begira ez naiz aspertzen (Globoa)

Z: Ni ere, zuri begira ez naiz aspertzen (Globoa)

Batak besteari eskua ematen dio eta alde egiten dute….

AURKEZPENAK

Z: Kaixo, ni, Zipri naiz eta hogei urte ditut eta Donostiakoa naiz.

P: Kaixo, ni Patrizia naiz, hemeretzi urte ditut eta   donostiarra naiz

M: Kaixo, Maialen naiz, hemeretzi urte ditut eta Donostiakoa naiz

B: Ni Bakartxo naiz hemeretzi urte ditut eta Donostiakoa naiz

Clilstore

Short url:   https://clilstore.eu/cs/1199